Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afaritara.
Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.
Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu berrikusi ditu Mikel Markezek aurkeztu berri duen Biribilean lanean, zuzeneko bertsio akustiko berri bat eskainiz.
Oraingoan, zenbait musikari izango ditu lagun oholtzan: Arkaitz Miner biolina, biola, mandolina eta tinplearekin eta Julen Alonso trikitia eta eskusoinuarekin, alderdi musikala aberastuz. Ahotsarekin, aldiz, Esti Markez alaba izango du kantuan.
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Mikel Karton abeslari donostiarrak 2010 urtean hasi zuen bakarlari ibilbidea. Dagoeneko bi disko plazaratu ditu: Protesta ahotsa (2014) eta Irauten (2017).
José Saramagok idatzi eta Jon Alonsok itzuli duen “Lisboako setioaren historia” liburua aurkeztuko da.
Partaideak: Jon Alonso, itzultzailea; Xabier Mendiguren, editorea; Itziar Diez de Ultzurrun, EIZIEren lehendakaria; Estibaliz Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria.
30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu berrikusi ditu Mikel Markezek aurkeztu berri duen Biribilean lanean, zuzeneko bertsio akustiko berri bat eskainiz.
Oraingoan, zenbait musikari izango ditu lagun oholtzan: Arkaitz Miner biolina, biola, mandolina eta tinplearekin eta Julen Alonso trikitia eta eskusoinuarekin, alderdi musikala aberastuz. Ahotsarekin, aldiz, Esti Markez alaba izango du kantuan.