Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak liburuari buruz arituko dira.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan
Lur eta Amets amona Andereren baserrira doaz. Tximista batek etxeko argiak itzali ditu. "Joango al zarete ganbarara argia piztera?" esan die amona Anderek. Baltasar katua lagun, abentura ugari biziko ditugu amonaren baserriko ganbaran.
Areto Nagusia.
Adina: Denontzat.
Oharra: Sarrerak doan jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 17:30etik aurrera, edukiera bete arte.
Aurkezlea: Mikel Olaiz.
Hizlariak: Noelia Jimenez (Redactora.net) eta Usoa Agirre (Arteman).
Mahai inguruan: Berria taldeko Jon Ordoñez, Sastrakako Jone Bengoa, eta Zinemaldiko azken edizioko sareen kudeatzailea izan zen Estitxu Zabala.
Daniel Innerarityren azken liburuaren aurkezpena. Bertan, demokraziak mundu moderno konplexuan dituen arazoak aztertzen dira. Mendebaldeko edozein demokraziarako teoria orokor bat formulatzen du, eta hori berritzea beharrezkoa izango da XXI. mendeko erronkei heltzeko.
Parte hartuko dute:
Daniel Innerarity: Globernanceko (Gobernantza Demokratikorako Institutua) zuzendaria, filosofia politiko eta sozialeko katedraduna, Ikerbasque ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean.
Juanjo Alvarez: Globernanceko (Gobernantza Demokratikorako Institutua) idazkaria, EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Cuatrecasas bulegoko aholkulari-abokatua. Europako Batzordeak askatasun, segurtasun eta justizia arloetarako izendatutako aditu independentea.
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia finalista.
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia
Obra honetan Andoni Mutiloa da aktore, gidoilari eta zuzendaria.
Pellok Londreseko Happy end Clubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera...
Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz?