Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Urtarrilaren 15eko oharra: programazio doikuntzak direla-eta, bisita hau urtarrilaren 31ra pasada.
Amaia Jauregizar Euskaltzaindiako teknikariak bisita gidatua eskainiko du Euskara ibiltaria erakusketara
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da:stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Urtarrilaren 8ko oharra: programazio doikuntzak direla medio, saio hau otsailaren 13an egingo da.
Katixa Agirrek idatzitako Amek ez dute eta Ione Gorostarzuren Ez da erditzea liburuei buruz arituko dira solasean.
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Urtarrilaren 13ko oharra: programazio doikuntzak direla-eta, jarduera hau otsailaren 20an izango da.
Etorkizuna ate joka dugu eta erronka berriak sortu dira: Mikro eta nano-materialekin lan egitean segurtasuna arriskuan dago? Mikro- eta nano-fabrikaziorako beharrezko teknologiak eta metodologiak ere iraultzarik ekar lezake? Fabrikazio automatizatuak eta pertsonen arteko harremanak nolakoa izan behar luke?
Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun
Lau mahai-inguru egingo ditu Elhuyarrek helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izango da, eta, zeharka, denetan landuko dira ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartuko dute saio bakoitzean, gaiari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, eta herritarren parte hartzea ere bultzatuko da, Elhuyarreko kide batek gidatutako dinamika baten bitartez.
Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.