Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Andoni Egañak dioen moduan: "Aspaldian nuen asmoa nik idatzitako bertso-sorta batzuri osotasun bat eman eta jendaurreran aurkeztekoa. Bertso-paperekin bada arazo bat gaur egun: sorta bikainak egiten dira, lehiaketatara aurkezten eta nekez sozializatzen dira. Ez dute bertso-paperek duela mende bat edo laurogei urte zuten funtzio informatibo eta ludikorik betetzen. Horregatik, jendaurrean bertso-paperen emanaldiak egitea da irtenbide bat.
Kasu honetan bertso-sorta guztiak bere bizitzari oso loturiko egiazko gaiak izatea proposatzen du:
Nire umearoa
Nire erretzailetasuna
Nire maiteminak
Nire gatazkari buruzko ikuspegia
Nire ofizioari buruzkoak
Nire arreba
Nire
Partaideak: Andoni Egaña bertsolaria eta Jon Ostolaza trikitilaria
*****
Ikusi hemen Euskara ibiltaria erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Amaia Jauregizar Euskaltzaindiako teknikariak bisita gidatua eskainiko du Euskara ibiltaria erakusketara
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da:stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Euskal Herriko abenturen animaziozko pelikula aurkeztuko da. otsailaren 7tik aurrera zinemetan egongo da.
Partaideak: Miren Berasategi (Ekoizpen arduraduna), Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce (zuzendariak), Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala (gidoilariak).
Emakumearen espazioa erreklamatzea zer den hausnartu nahi dugu. Espazioa kontzeptu gisa kontsideratuz, honek gorputzean eta genero jarreran duen eragin zuzena aztertu nahi dugu. Mugimenduaren ikuspegi binarioa zalantzan ipiniz, dantzaren bitartez aukera ezberdinak garatu nahi ditugu.
Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituen desorekek eta zalantzazko egoerek garamatza emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa etab. edukitzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora.
Erreferentzia teorikoak erabiltzeaz gain, gorputzaren lanketatik atera daitezkeen ezagutzei eta hauen irakurketa posibleei ere emango diogu balioa.
Dantza garaikidea. Sormen prozesuan lana. Sortutakoak 15 aukeratutako proiektua.
Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin gatozkizue. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina guk horrela ikusten dugu argi eta garbi eta horren aldeko apustua egin dugu.
Informazio gehiago: XXIX. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia