Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Jarduera honek hitza du ardatz, oinarri, arnas eta giltzarri; aho korapiloak, asmakizunak, konjuratzeko formulak eta beste, umorez zipriztinduta.
Adina: 6-8 urte
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
Euskara ibiltaria erakusketarekin lotutako jarduera.
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Nahia Zubeldiak (ahotsa eta gitarra elektrikoa) eta Manu Matthysek (elektronika) osatzen dute Lumi elektro-pop bikotea. Folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu ditu, eta soinu elektronikoarekin jantzi dituzte euskarazko abestiak, malenkonia berezi eta melodia irrealen atmosfera bakar bezain ederra erdietsiz.
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Armiarmak beldurgarriak dira; arantzurdeak, izugarriak; saguzarrak, zatarrak oso. Bai? Hala ote benetan? Liburu berezi honetan, piztia txundigarri hauek sorrarazten diguten lehen irudipenaz harago begiratzera gonbidatzen zaigu. Izan ere, hobe genuke piztiak epaitzen hasi baino lehen haien bizimodu betea eta zoragarria ezagutu.
Adina: 2 - 11 urte