Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
"Sorginei sekulako beldurra nien umetan, nola irudikatuko nukeen ba ni neu urteen joanean sorgin bihurtuko nintzela?
Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala sorgin bihurtu den emakume edadetuak.
Sorgin-istorio bat sorginik gabe, ausartei buruzko istorioa ausartik gabe, istorio magikoa magorik gabe, umeei buruzko istorioa horren ume ez badira ere.
Informazio gehiago: Marie de Jongh
Hitzaldiak museoko erakusketa iraunkorreko erlijio-gaietako Erdi Aroko piezetako bat hartzen du abiapuntutzat: David errege profeta (anonimoa), V. mendeari eskainitako aretoan bisita daitekeena. Haren bidez hobeto uler daiteke duela milurte erdi, 1522 inguruan, gure mugan bizi zen egoera, gizadiak jasan duen izurrite txarrenetako bati lotuta: gerrari. Bere aurrean, gure arbasoen pentsamoldea, oraindik Erdi Aroaren eta Errenazimenduaren artean dagoena, naturaz gaindiko laguntza baten bila itzultzen da, honen moduko piezek ederki islatzen dutena.
Hitzaldi hau hileroko lehen igandeetan egiten den Hileko Obra zikloaren barruan dago.
Barry Barrez irlandarrak gure herrira etorri zenean hamaika berba eta hamaika kontu bitxi ezagutu zituen. Istorio horiek guztiak kontatu eta kantatuko dizkigu barrez lehertzeraino.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia irabazlea.
Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa
Informazio gehiago: XXIX. Poltsiko Antzerkia
Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin gatozkizue. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina guk horrela ikusten dugu argi eta garbi eta horren aldeko apustua egin dugu.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia.