Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Antzezlan bufoa, garai eta leku guztietan, agintzen dutenak eta agintzeko asmoa dutenen satira nekaezina
Autorea: Alfred Jarry
Itzultzailea: Ainara Mendiola
Zuzendaria: Joserra Fachado
4, asteartea
Kosta lerroa. Beti egon da hor? Peru Bilbao (Mineralogia eta Petrologia Saila, UPV/EHU).
Euskaraz. Ekitaldi aretoan.
Kiputz. Un abismo letal en la Prehistoria, Pedro Castaños (Paleontólogoa, Aranzadi Zientzia Elkartea).
Gaztelaniaz. Ekitaldi aretoan.
Artiko dokumentalaren proiekzioa (J.M. Lazkano, Josu Venero) 16 min.
Adolfo Erasori omenaldia
Mesa redonda. Hielo de ayer y de hoy. Cambios climáticos recientes; Jesus Mari Lazkano, Blanca Martinez, Eñaut Izagirre. Mod.: Asier Hilario. Gaztelaniaz. Elizan
Arkeologia jardunaldien edizio honek Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketak lantzen dituen gaiekin du lotura. Erakusketa 2020ko otsailaren 9ra arte dago ikusgai museoan.
Jaitsi jardunaldien egitarau osoa.
Barry Barrez irlandarrak gure herrira etorri zenean hamaika berba eta hamaika kontu bitxi ezagutu zituen. Istorio horiek guztiak kontatu eta kantatuko dizkigu barrez lehertzeraino.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia
Donostia Kulturaren 2019ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza Saria lortutako antzezlanaren liburua argitaratu du Denonartean argitaletxeak eta horren aurkezpena egingo da jendaurrean.
Ekitaldian parte hartuko dute:
May Gorostiaga, ideia eta egilea
Beatriz Larrañaga, ideia eta aktorea
Ekaitz Goikoetxea, bertsoak eta egokitzapena
Imanol Arabaolaza, egokitzapena
Itziar Saenz de Ojer, aktorea
Juan Kruz Igerabide, liburuaren hitzaurrearen egilea