Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Alfabetoko letren formekin eta soinuarekin sormena lantzen duen tailerra.
Adina: 6-10 urte
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
Euskara ibiltaria erakusketarekin lotutako jarduera.
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Alemania. Christian Ditter. 2011
Sven beldurgariak Vickyren aita bahitu du. Egoera honek eramango du Vicky herriaren zuzendaritza hartzera. Ber esku egongo da aita erreskatatzea, abileziaz eta ideia bikainez.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Wickie auf Grober Fahrt.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Fake News!
Laborategi poetiko – politikoa.
Lantegi honetan egunkari, irrati, internet zein telebistan zabaltzen diren berri faltsuen inguruan arituko gara. Pankartak, kartelak, kartoizko kamerak eta bestelako euskarriak erabiliz gure berri edota interbentzioak bideratuko ditugu.
Familientzako arte lantegia (+5 urte).
Sinopsia: Ikuskizun honetan hain magikoa den zinemaren mundua oholtzara ekarri nahi izan dugu.
Adina: + 4 urte
Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
2020: urtarrilak 11, otsailak 8, martxoak 7 eta apirilak 25 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Plaza mugatuak. Beteta. Itxaron zerrendan izena emateko: haurliburutegia@donostia.eus
Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen.
Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio.
Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.
FITXA TEKNIKOA:
Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ez dok Hiru, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Konpainiaren modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez... Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Animaliak protagonista dituzten egoera desberdinen bidez, oinarrizko emozioak aurkezten dira.
Adina: 2 - 11 urte
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.
Kaskarot eta Anerren abentura da hau. Baina ez dira bi ume soilik; gizatasunak kolore desberdinetan banatzen dituen izateko modu desberdinak dituzte soinean. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean adierazpen askatasuna lehenesten.