Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Palindromo eta hitz-jolasen hitzaldi-tailerra, helduei zuzendua.
Abere ba? Aber ba, izenburua, ez da esaldirik zuzenena izango, Euskaltzaindiaren hiztegiak hitzak onartzen dituen arren. Baina jostaria dela iruditzen zaigu.
Jarduera hau doakoa da, baian aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Kamchatka toki bakarti, basati eta isolatua da. Zortzi abenturazale murgilduko dira sua eta elurra batzen den toki zoragarri honetan beraien ametsak betetzeko, paradisu berriak aurkitzeko eta leku hauetan eskiatzeko.
Hizlariak:
-Jurek Ziemkiewicz (eskiatzailea)
-Iker Larrañaga (kameraria)
Filmaren zuzendaritza:
-Bideolan Proyectos Audiovisuales
Areto nagusia.
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!