Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Grunbaum, Fink eta Gerron XX. mendeko berlindar kabareteko komiko ospetsuak izan ziren. Larrutik ordaindu zuten botereari iseka egiteko ausardia. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko.
Informazio gehiago: Tartean Teatroa
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia irabazlea.
Etorkizun berri bat eraikitzeko giltza beraien esku dago. Emakume guzti horiek utzitako ondarearen bidez mundua eraldatzera datoz mesias berria eta bere laguntzailea. Bada garaia bere dohainen ardura hartu eta erronka berriari adarretatik heltzekoa. Bada garaia munduari begiak zabaltzekoa. Bada garaia beren barruan zer dagoen ikusi eta ekintzara pasatzekoa
Informazio gehiago: XXIX. Poltsiko Antzerkia
Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko komedia finalista.
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zergatik da Beyonce guzti honen erruduna?
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste.
Informazio gehiago: XXIX Poltsiko Antzerki Jaialdia