Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Grunbaum, Fink eta Gerron XX. mendeko berlindar kabareteko komiko ospetsuak izan ziren. Larrutik ordaindu zuten botereari iseka egiteko ausardia. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko.
Informazio gehiago: Tartean Teatroa
Oharra: obra honen gaztelerazko bertsioa otsailaren 16an antzeztuko da.
Buruko gaitza diagnostikatu dioten pertsonaia bere buruaz beste egiteko zorian da. Antzezlan honek bidaia bat egingo du bere bizitzan barna, flashback moduan eta protagonistaren eskutik. Gaixotasunaren prozesua ezagutuko da, hasierako ukazioa, onarpena, beldurra, buru-argitasuna, umorea... Benetako lekukotasunak fikzioarekin nahastuko dira, batzuk zuzenean eta aurrez grabatutakoak besteak, trama nagusian uztartuz. Aniztasun mentala duten pertsona horientzat aldarrikapena egingo dute guztiek: gaixo izatearen gainetik, pertsonak dira.
Informazio gehiago: Ados Teatroa
Ipuin hau, Euskal Mitologiako pertsonaietan oinarrituta dago: Galtzagorriak.
Txiki tixkiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik hasieran, Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero.... Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera.
Adina: +4 urte.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.
Umorea, musika, dantza eta antzerki jokoen bidez bizikidetasuna berdintasunean zailtzen duten egoerei ekinez, topiko sexistak apurtzea nahi duen komedia.
Klasetik ihes egin dute Lur eta Odeik. Lagunengandik desberdin sentitzen dira mutil eta neska izateagatik inposatzen zaizkien arauak ez dituztelako bete nahi.
Adina: 7-11 urte
Info +: Futbolariak eta Printzesak
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, egun berean 17:00etan, edukiera bete arte.
Argazkilaritzari buruzko artista tailerra.
Adina: 6-12 urte
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Museoko bazkideek hasieratik (urritik) izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Migel Joakin Eleizegi, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazteak, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zen. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta bera izango da istorio honen protagonista.
Adina: 2 - 11 urte
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.