Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Sorkuntza lan kolektiboa da gurea, Carlo Collodiren ipuinean oinarrituta eta Julio Salvatierraren testua abiapuntutzat hartuta. Pinocchio-ren abenturak testu aparta da, maitagarrien ipuinen generoaren gailurra. Hala ere, Cervantasek egin zuen bezala zeinak zaldun-liburuen elementuak baliatu baitzituen, On Kixoten, Collodik maitagarri-ipuinen teknikak erabili zituen bere lanean, mundu horretako printze eta printzesa, maitagarri on eta sorgin gaiztoen narratiba eztitsua baztertzeko.
Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa: egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoaren eta maitagarri-ipuinen nahasketa bikaina da.
Adina: +3 urte
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.