Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Etorkizuna ate joka dugu eta erronka berriak sortu dira: Mikro eta nano-materialekin lan egitean segurtasuna arriskuan dago? Mikro- eta nano-fabrikaziorako beharrezko teknologiak eta metodologiak ere iraultzarik ekar lezake? Fabrikazio automatizatuak eta pertsonen arteko harremanak nolakoa izan behar luke?
Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun
Lau mahai-inguru egingo ditu Elhuyarrek helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izango da, eta, zeharka, denetan landuko dira ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartuko dute saio bakoitzean, gaiari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, eta herritarren parte hartzea ere bultzatuko da, Elhuyarreko kide batek gidatutako dinamika baten bitartez.
Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.
Urteko lehen solasaldia otsailaren 20an egingo dugu 19:00etatik 20:30era Tobacco Days liburu-dendan (Tabakaleran). Gonbidatuak: Aitziber Garmendia (aktorea) eta Maialen Sorzabal (Barrexerkako kidea eta Puntu Koma telesailaren sortzailea). Gidari lanetan Ion Olano idazlea arituko da.
2018. urtearen bukaeran hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan. 2020 urtean egingo den bigarren edizioan pauso berriak emango ditugu eta, norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Beraz, norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den bigarren edizio honetan.
Euskaraldia 2020 ekimenaren berritasunak aurkeztu eta entitateetan egingo dugun ariketarako lagungarriak izango diren argibideak eskaintzeko, otsailaren 20an BATZAR IREKIRA egingo dugu.
Bestalde, zalantzaren bat argitu nahiz gero edo zure entitatean Donostiako Euskaraldiko talde motorreko kideon bisita jaso nahi baduzue, idatzi iezaguzue donostia@euskaraldia helbidera edo deitu 688717074 telefonora.