AEB. Zuzendaritza: Douglas Sirk. Ekoizpena: Ross Hunter / Universal Pictures. Gidoia: Peg Fenwick, Edna L. Lee eta Harry Lee-ren istorio batean oinarriturik. Argazkia: Russell Metty. Musika: Frank Skinner. Muntaketa: Frank Gross. Aktoreak: Jane Wyman, Rock Hudson, Agnes Moorehead, Conrad Nagel, Virginia Grey, Gloria Talbott.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Alargun aberats batek lorazain berriarekin gizon dotorea eta emakumea baino gazteagoa maitasun-harremana hasten du. Harreman horrek emakumearen familia eta lagunak asko nahasten ditu. Ez bere seme-alabek jada helduak ezta bizilagunek ere ez dute ondo ikusten emakumea berea baino gizarte-maila baxuagoko norbaitekin ateratzea. Douglas Sirk-en zinemaren klasiko nagusietako bat. Beranduago Fassbinderrek (Denok deitzen gara Ali) eta Todd Haynes (Far from Heaven) haren bertsioa egin edo hura omendu zuten.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Goazen! 6.0 telesailaren azken atalaren estreinaldia Tabakalerako euskarazko ikus-entzunezkoen laborategian, 2deon. Go!azen ETB 1eko telesail musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek udaleku zorrotz batean euskaldun gazteen talde baten ibilerak ditu ardatz.
Telesaileko aktoreek estreinaldian parte hartuko dute. Zuk ere bertan izan nahi baduzu, eskuratu zure gonbidapena Tabakaleraren Facebook eta Instagrameko perfiletan egiten ari garen zozketan. Otsailaren 14a baina lehen.
Agustin Arrieta Urtizberearen azkeneko liburua aurkeztuko da: “Gogoeta-bide irekiak”. Saiakera filosofikoa da, non, besteak beste, badauden arte, fikzio eta umoreari lotutako auziak, pentsamendu feministari atxikitako gogoetak, ezagutzaren gizartearekin eta aldi berean egia-osteko aroarekin lotzen diren arazoak, baita kultura edo hezkuntzaren inguruko atalak ere.Gaiak oso bestelakoak izanik ere, egilea haien arteko zubiak eta loturak eraikitzen saiatzen da. Edozein kasutan, gogoeta hauek irekiak dira, eztabaidarako proposamena osatzen dute
Partaideak: Agustin Arrieta, Beñat Sarasola, Irati Zubia.