Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakiko du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amesgaiztoa.
Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere.
Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria.
Informazio gehiago: Aldatzen Laguntzen.
Grimm anaien klasikoa bertsio dibertigarria. Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak. Hansel eta Gretel abentura batean murgilduko dira gezurrak agerian uzteko.
Adina: +6 urte.
Museoan zehar ibiliko gara, mozorro eta jantziak sortuko ditugu eta hamaika istorio asmatuko ditugu.
Adina: 6-12 urte
Doan, izen-ematearekin: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (12:00-14:00)
******
Museoko bazkideek hasieratik (urritik) izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Gau batean, Leon aita zurgina ikustera joan zen, eta maskara arin bat agindu zion, luma bat bezalakoa, hotza, gorrotoa bezalakoa, eta gorria, haserrea bezalakoa. Ipuinak kritika egiten die beren bizitzan bizi diren guztiei, besteek haiengandik espero dutenaren arabera.
Adina: 2-11 urte
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.