Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Itxaro Bordaren Boga boga liburuari buruz arituko dira.
Idazlea bertan egongo da eta horrelakoetan ordubete lehenago (18:00etan) geratzen da taldea liburutegian bertan.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Kursaal Eszenak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetza estuan, inguruko eskolaumeei musika klasikoa zuzeneko emanaldien bidez gerturatzea helburu duen jarduera hau txertatu du bere programazioan. Jarduera honetarako bereziki pentsatu eta prestatutako hainbat saiori esker, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasgela berezi bilakatuko da Kursaal Auditorioa.
Grieg eta Sibelius-en obrak
10 urtetik aurrera