Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Emakume hauei ez zieten delikatuak izaten utzi. Gerra eta gerraostea bizitzea tokatu zitzaien eta gogorrak eta indartsuak bihurtu ziren. Baina antzezlana baikorra da, umorez zipriztindua.
Autorea: Alfredo Sanzol
Itzultzailea: Felix Sainz
Zuzendaria: Joserra Fachado
Lurralde-antolamenduak, hirigintzak eta azpiegiturek eragin zuzena eta nabarmena dute herritarren bizimoduetan. Hiru alderdi izango ditugu eztabaidagai: osasuna, hizkuntza eta ingurumena. Nolakoa izan behar du lurralde-antolamenduak, hiru alderdi horiek zaintzeko?
Zientzia eta gizartea bidegurutzean. Eztabaida dezagun
Lau mahai-inguru egingo ditu Elhuyarrek helburu honekin: gizartean kezka sortzen duten gaiak plazaratzea, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin, eta herritarrekin batera eztabaidatzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin.
Saio bakoitza gai jakin bati buruzkoa izango da, eta, zeharka, denetan landuko dira ingurumena, berdintasuna eta hizkuntza. Hiru adituk parte hartuko dute saio bakoitzean, gaiari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, eta herritarren parte hartzea ere bultzatuko da, Elhuyarreko kide batek gidatutako dinamika baten bitartez.
Hizkuntza: gaztelaniazko aldibereko itzulpena egongo da.
17:00etan 3-5 urte bitarteko haurrentzako
18:00etan 6-9 urte bitarteko haurrentzako
(euriarekin Sahatsaren plaza)
Artiko, Josu Venero eta Jesus Mari Lazkano, Euskadi, 2019, 16’
Mahaiaren gainean, Ipar poloko Svalbard artxipelagora egin nuen azken bidaiaren mapa dago. Mapa zimurtu eta apurtu hori adimen-kartografia da orain, margolaritza eta marrazkigintzaren eremua, asmamenaren esparru berri eta kitzikagarria.
El Infierno, Raúl de la Fuente, Euskadi, 2019, 22’
Chennuk 15 urte zituela egin zuen lehen delitua: kaleko ume izatea. Horren ondorioz, infernura eraman zuten, Pademba Road kartzelara, Freetownen. Mr Sillah da infernuko nagusia eta harekin ez dago itxaropenik. Chennuk lau urteren ondoren lortu zuen ateratzea. Orain bertara itzuli nahi du.
Labo, Jesús María Palacios, Euskadi, 2019, 14’
«Labo» Tarragonako garai bateko Francisco Franco Lanbide Unibertsitatearen memorian ibiliko da, eraikinetan eta han egon zirenen oroitzapenetan. Iraganerako bidaia honek oraina eta etorkizuna hobeto ulertzen lagunduko digu.
Leyenda Dorada, Ion de Sosa eta Chema García Ibarra, Euskadi, 2019, 11’
Udako egun bat da Montánchezeko (Cáceres) udal-igerilekuetan. Mendi gainean, Gazteluko Kontsolamenduaren Andre Maria zelatan dago.
Lursaguak, Izibene Oñederra, Euskadi, 2019, 12’
Hélène Cixous-ek zioen moduan, inoiz ezagutu ez den espezieko milioika lursagu, milaka urteko kulturaren oinarri kontzeptuala birrintzen ari diren garai horretantxe bizi gara.
Mateoren Ama, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga, Euskadi, 2019, 14’
Denboraldi batez ama ikusi gabe egon ostean, Angel Marik indarrak hartu eta hura dagoen zahar-etxera bisitan joatea erabakitzen du. Gogorra egiten zaio ama horrela ikustea; seme-alabak ezagutzen ez dituen amona baten moduan.
Medvedek, Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Euskadi, 2019, 14’
Esloveniako bi hartz emeren etorrerak Nafarroako Pirinioetako oreka irauliko du. Milioika urtez hartza Pirinioetako biztanlea izan da, eta haren desagertzeak ingurua eraldatu zuen. Bi biztanle berri hauen presentziak iraganeko gatazkak azaleratuko ditu.
Zuen Mintza taldeen dinamikan lagungarri izan daitezkeen aholkuekin saioa prestatu du Bagera elkarteak otsailaren 27an arratsaldeko 18:00etan. Bidelariek egiten dituzten akatsekin zer egin? Batek asko hitz egiten badu? Edo beste batek gutxi hitz egiten badu? Zer egin euskalkiarekin? Nola lagundu mintza taldetik kanpo ere euskaraz egin dezaten? Guk ditugun ideiekin eta zuek ekar ditzakezuenekin osatuko dugu saioa.