Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Oharra: lan honen gaztelaniazko bertsioa martxoaren 1ean estreinatuko da.
Ni, munduko txarrena gaurkotasun handiko ikuskizun musikala da. Guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia da. Bere bertsoen indarrez, Sor Juana Inés de la Cruzek aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du.Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima. Ikuskizun bitalista da, kolorez, musikaz, edertasunez eta bere garaian jenioa izan zen emakume baten irudimenaz kutsatua, gaur egun ere harritzen jarraitzen gaituena.
Informazio gehiago: Vaivén Producciones
Harri Berri-Oleta Ikastetxea, Altza Ikastetxea, Altza Institutua eta Herrera Ikastetxeetako ikasleekin literaturan oinarritutako irrati-antzerkia landuko da.
Gaia: irakurzaletasuna.
Inko Martínek zuzenduta.
Oharra: Tomasene eta Larratxo liburutegietako fondoen irakurketa-gida bat egongo da gai honen inguruan.
Zein errekurtso daude Tabakaleran sortzaileentzako? Zein espazio eta deialdi aurki ditzakegu musika, arte garaikidea, pentsamendua edo moda arloan aritzen garen sortzaileok? Noiz zabaltzen dira deialdiak eta nola egin dezakegu hauen berri izateko?
Ordu eta erdi iraungo duen bilbide honetan, Mikel Mendarte, Kutxa Kulturreko zuzendaria eta Ane Agirre, Tabakalerako Sortzaileen Guneko arduraduna, izango ditugu bidelagun. Musika, arte garaikidea, pentsamendua, zinea edo moda arloan lan egiten duten sortzaileentzako eraikinean aurkitu ditzakegun baliabide eta espazioen inguruan arituko gara.
Asel Luzarraga idazleari, Txilen egon zenean, Ameriketako Giza eskubideen Batzordearen aurrean ezarritako salaketa onartu zaio eta horren berri eman nahi diogu euskal gizarteari.
Partaideak: Asel Luzarraga, Fito Rodríguez, Garbiñe Ubeda.