Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 11 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin.
Oharra: lan honen gaztelaniazko bertsioa martxoaren 1ean estreinatuko da.
Ni, munduko txarrena gaurkotasun handiko ikuskizun musikala da. Guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia da. Bere bertsoen indarrez, Sor Juana Inés de la Cruzek aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du.Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima. Ikuskizun bitalista da, kolorez, musikaz, edertasunez eta bere garaian jenioa izan zen emakume baten irudimenaz kutsatua, gaur egun ere harritzen jarraitzen gaituena.
Informazio gehiago: Vaivén Producciones
Sukaldeak istorioz beteta daude. Sukalde tresna zaharrak armairuetan pilatzen dira. Egur labeek gela berotzen dute neguko egun hatsetan. Pastel usaina dute askok. Oraingo honetan, ordea, galtzagorri bat atera da hauetako batetik. Lurralde urrun batetik datorrela dio, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen. Sua soroetara zabaltzen ari da eta herriak ere arriskuan daude. Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako "Arboliako" lurralde misteriotsura bidaiatu beharko dugu eta han Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain...
Adina: +4
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Artearen historian gaiztakeria itsusi azaldu izan ohi da eta ontasuna eder. Irudiekin jolastuko dugu eta jatorrizko itxura aldatuko diegu ilustratzaile baten laguntzaz.
Adina: 6-12 urte
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Museoko bazkideek hasieratik (urritik) izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Prima Pavlova eta bere dantzarien ikuskizunaren estreinaldia da. Denak han egongo dira, baina antzezpena hasi baino lehentxeago dantzariak desagertu egin dira. Banan-banan aurkitu beharko dira, funtzioa hasi ahal izateko.
Adina: 2-11 urte
Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.
Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria. Lortuko al dute errealitatera itzultzea?