Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Haurrak: 1-4 urte (heldu baten laguntzarekin)
Etxahun Barkoxeren inguruan dabil ikusgarri berri hau. Pierre Topet Etxahunen kantuen eta biziaren giroan sartzen da, soinuz (Barkoxen hartutako soinuak parte), musikaz eta kantuaz bistan da. Hitz berriak idatzi eta erraiten ditu Dominika Rekalt antzerkilariak, kantuekin aldika, eta soinu giroak ere narrazioan eta musikan sartuz. Musika giroak ezberdinak dira, batean sukaldeko intimitatean, bestean kobrezko fanfare bat, edo berdin tango moduan. Kantu ezagun batzuekin (Urxapala, Mundüan malerusik...) eta ez hain ezagunekin (Montebideorat joaileak...), XIX. mendeko ingurumenean sartzen gira, orduko araudi sozial eta moralari paratuz.
Mixel Etxekopar: musika, kantua
Dominika Rekalt: testua, botza, musika
Pierre Vissler: soinu grabaketak, musika
Jean-Christian Galtxetaburu: esku soinua, perkusioa
Dagoeneko Donostiako auzoetan Euskaraldia prestatzeko batzordeak osatzen ari dira. Egian, martxoaren 3an izango da aurkezpena.