17:00etan 3-5 urte bitarteko haurrentzako
18:00etan 6-9 urte bitarteko haurrentzako
(euriarekin Sahatsaren plaza)
Poeta gonbidatua: Juan Kruz Igerabide Aintzin solasa: Felipe Juaristi Musika: Musikene
Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) haur eta gazte literatura idazlea, itzultzailea eta poeta da. Magisteritza ikasketak egin zituen eta Filologian doktorea da. Mikel Laboa Katedrako zuzendaria da Euskal Herriko Unibertsitatean. Liburu mordoa argitaratu du. Helduentzako poesiari dagokionez, honako olerki liburu hauek idatzi ditu, besteak beste, Notre-Dameko oihartzunak (Elkar, 1984), Mailu isila (Kritika Sari, Alberdania, 2002), Lainoa janez (Erein, 2015) eta Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean, 2016).Labur Txintan (Pamiela) izeneko aforismo-liburua aurkeztu zuen 2017an, estilo horretan hirugarrena. Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria jaso zuen Igerabidek Abezedario Titirijario lanagatik, 2018an. Haren lanaren zati handi bat itzulia izan da ingelesera eta frantsesera, baita katalanera, galegora eta gaztelerara ere.
Felipe Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957) kazetaritzako lizentziaduna, idazlea eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Hizlari ezaguna da, irrati eta telebistako ohiko solaskidea, eta iritzi-zutabegilea. Bi aldiz irabazi du Euskadi Literatura Saria. Balea Zuria argitaletxeko lantaldean kidea da. 2014an Piztutako etxea poesia liburua kaleratu zuen. Erbesteko elurra nobela argitaratu berri du Erein argitaletxearekin.