Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Donostia Kulturak Gure ahotsak emanaldia antolatu du bigarrengoz, emakumezko musikari gazteen lana nabarmentzeko asmoz. Belako, Maren, Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañaga ariko dira aurtengoan.
2000. urtean erosi zuen bigarren eskuko pianoa Mikel Urdangarinek eta 17 urte beranduago ireki zion tapa. Apatiatik maitemintzerainoko jauzia. Tapa altxatuta, mugimendu txiki horrek mundu berri bat ekarri dio; musika sentitzeko eta agertzeko era berri bat. Pianoa eta ahotsaren laguntzaz, inoiz erakutsi ez digun talaiatik, errepertorio zahar hautatua erakutsiko digu, azken bi urteotan ondutako bertsio eta sorkuntza berriei uko egin gabe.
Argazkia: J. Izarra.