Antton Larrandaburu Tumatx taldeko abeslaria izan da. Bitartean, Antton Araspin, aspaldiko lagunarekin, hasi zen kontzertuak ematen bikotean, baita hirukotean ere Adrien Coletekin. Arazo profesionalengatik, Adrienek proiektua utzi behar izan zuen, eta 2018an Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak folk-rock taldea sortu dute bi Anttonek, Benjamin Labakak eta Miguel Etxeberrik. Antton Larrandaburuk kantuak sortzen ditu, eta moldaketa guztiak elkarrekin egiten dituzte.
Antton Larrandaburu: ahotsa, gitarra Antton Araspin: gitarra Benjamin Labaka: baxua Miguel Etxeberri: bateria