Otsailaren 26ko oharra: jarduera hau bertan behera geratu da parte-hartzaile baten arrazoi pertsonalak direla medio.
Ipuin kontaketa musikatua. Oraingo honetan harparekin.
Ane Arteche (Harpa)
Saioa Aizpurua (ipuin kontalaria)
Adina: +2
Dokumentalak bost emakume ausart, azkar eta erabakitzaile aurkezten ditu. Gizarte arkaikoek eta patriarkalek eta zenbait komunitate erlijiosok inposatutako isiltasuna hautsi duten emakumeak dira: Deborah Feldman, idazle amerikarra, komunitate judu ortodoxotik erbesteratua; Leyla Hussein, psikoterapeuta eta aktibista sozial somaliarra, ablazioaren biktima; Rokudenashiko, artista japoniarra, lizunkeriagatik kondenatua; Doris Wagner, moja ohia, Elizako kide baten abusu sexualak jasandakoa; eta Vithika Yadav, Indiako eskubide sexualen eta generokoen aldeko aktibista.
Urtea: 2018
Zuzendaritza: Barbara Miller.
Ekoizpena: Philip Delaquis / Mons Veneris Films.
Ekoizpenkidetza: Arek Gielink / Indi Film.
Gidoia: Barbara Miller.
Argazkia: Anne Misselwitz, Gabriela Betschart, Akiba Jiro.
Musika: Peter Scherer.
Muntaketa: Isabel Meier.
Herrialdeak:Suiza-Alemania.
Iraupena: 97 min.
Partaideak: Laura Muelas de Ayala (antropologoa), Ander Gisasola (aurkezlea).
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!