Sorginkeri eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Ikuskizun magikoa eta dinamikoa. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute! Zatoz sorgintzera!
Adina: +4
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Iontxu naiz eta jaio nintzenetik kazu hau arrastaka eramaten dut, ez dakit zergatik, nik ez nuen aukeratu, baina nire zati bat denez ezin dut alde batera utzi. Ez da erraza egun osoan kazua arrastaka duzula hortik ibiltzea, leku guztietan trabatu egiten zait eta ez dit nahi dudana egiten uzten. Jendeak ere ez du gustoko nire kazua, ikustean ni desagertu egiten naiz, kazua besterik ez dute ikusten eta beldurtu egiten ditu eta ez dakite nola tratatu behar nauten. Ni baino gehiago molestatzen omen ditu. Ez dakit bada, ea egunen batean...
Adina: + 5 urte
Info +: Egunen batean
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, egun berean 16:30etan, edukiera bete arte.