Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Korta taldeak eskainia. Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanalean.
Bideoa martxoaren 30ean 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasiko dira Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina egunero DK Irratian.
Alde batetik bestera mugituko den irratsaio dinamikoa, bizi-bizia den kultur agendaren berri emango duena eta, aldi berean, kulturaren beste aldean dauden gaien bila arituko dena etengabe. Kultur ekosistema osatzen duten askotariko aldeei begiratzeko leiho bat, betiere kultur zaletasunaren ikuspuntu zabaletik.
Donostia Kultura (DK) Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago Bestalde zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.