Bisita gidatua Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
******
Lugaritzen urtean zehar ematen diren antzerki eta kantu ikastaroen erakustaldia.
Oraingoan, Thierry Biscaryren ikastaroa: Kantu herrikoiak barnetik.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa martxoaren 31an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina egunero DK Irratian.
Alde batetik bestera mugituko den irratsaio dinamikoa, bizi-bizia den kultur agendaren berri emango duena eta, aldi berean, kulturaren beste aldean dauden gaien bila arituko dena etengabe. Kultur ekosistema osatzen duten askotariko aldeei begiratzeko leiho bat, betiere kultur zaletasunaren ikuspuntu zabaletik.
Donostia Kultura (DK) Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago Bestalde zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Martxoaren 31ko saioan Sylvia Plath idazlea izan dute hizpide.
Sylvia Plath idazle handiari buruz aritu naiz gaur, bereziki gustura, #Bestalde saioan. Bere ahotsez grabatutako poema batzuk jarri ditut, baita Belle & Sebastian eta Ryan Adams-en musika ederra jarri ere. Plazer baduzue, 8:00etan hasiko da @DKirratia.n https://t.co/NTjPkOsHHF
— Ion Olano Carlos (@sartuda) March 31, 2020