Mintzodromoa antolatu dugu apirilaren 1erako San Telmo Museoan. Ohi bezala, goizeko 10:00etan eta 11:00etan txanda bana izango dugu. Eta arratsaldez, 16:00etan eta 17:00etan ere txanda bana izango da. Mintzodromoan parte hartzeko izen ematea zabalik da beraz, animatu eta parte hartu!
Izen ematea mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakian egin dezakezu.
Fernando Morillo idazleak irakurketa eta ikasketa sustatzeko, arnasa-lasaitasuna, barne-sua eta dibertsio "serioa" pizteko hainbat proposamen, material, dinamika eta jolas landuko ditu. Izan ere, ikasi edo irakurri baino lehen, aurretik barne-arreta behar dugu, eta barne-lasaitua. Hortxe dago koskarik handiena eta premiazkoena (gazte nahiz heldu izan: guztiontzat). Horri helduko dio idazleak, benetako motibazioa lortzeko, eta hortik ikasteko gosea izaterantz eta goxatzerantz. Formazioa esperientziala izango da (teoria norberak kontsultatzeko emango da).
Hezitzaile eta gurasoentzat
Izena eman behar da. Dohainik. Plaza mugatuak. Datuak posta elektronikoz bidali (haurliburutegia@donostia.eus)
Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina egunero DK Irratian.
Alde batetik bestera mugituko den irratsaio dinamikoa, bizi-bizia den kultur agendaren berri emango duena eta, aldi berean, kulturaren beste aldean dauden gaien bila arituko dena etengabe. Kultur ekosistema osatzen duten askotariko aldeei begiratzeko leiho bat, betiere kultur zaletasunaren ikuspuntu zabaletik.
Donostia Kultura (DK) Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago Bestalde zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Bisitari bitxia ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 1ean 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.