Fernando Morillo idazleak irakurketa eta ikasketa sustatzeko, arnasa-lasaitasuna, barne-sua eta dibertsio "serioa" pizteko hainbat proposamen, material, dinamika eta jolas landuko ditu. Izan ere, ikasi edo irakurri baino lehen, aurretik barne-arreta behar dugu, eta barne-lasaitua. Hortxe dago koskarik handiena eta premiazkoena (gazte nahiz heldu izan: guztiontzat). Horri helduko dio idazleak, benetako motibazioa lortzeko, eta hortik ikasteko gosea izaterantz eta goxatzerantz. Formazioa esperientziala izango da (teoria norberak kontsultatzeko emango da).
Hezitzaile eta gurasoentzat
Izena eman behar da. Dohainik. Plaza mugatuak. Datuak posta elektronikoz bidali (haurliburutegia@donostia.eus)
Imanol Querejeta psikiatrak bisita gidatua eskainiko du Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketara, ibilbideari bere ikuspegia gehituz.
Bisita gidatu hau doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
******
Martxoaren 31ko oharra: ikuskizun hau bertan behera geratu da. Informazio gehiago.
Itsas bizitzari buruzko abentura polit bat, itsasoa zaintzeko beharra azpimarratzen duena.
Joxerra Fachadok prestatu duen Modesto Kapitainaren bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango dugu.
Adina: +3 urte
Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina egunero Donostia Kultura (DK) Irratian.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago Bestalde zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Saioa Aizpuruak eskainia. Itsasoa etxe barruan Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 2an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Aizpea Goenaga aktoreak COVID 20 izeneko bakarrizketa dakarkigu, medikuarekin izandako elkarrizketa, eta Youtubeko kanal honetan ikusi ahal izango da.
Bideoa apirilaren 2an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Antzokia Etxean programa estreinatuko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.
Lehen asterako (bihartik igandera, hots, apirilaren 5era), Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.