Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 13 eta 27, apirilak 3 eta 24, maiatzak 8 eta 22.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).
Martxoaren 24ko oharra: Ekitaldi hau bertan behera geratu da. Informazio gehiago: sarreren diru itzulketa eta beste hainbat xehetasun.
Kantari baxenabartarrak bere barneko garapen pertsonala eta nortasun eraikitzea aipatzen dizkigu Muda azken lanean. Bere azal-mamiak urtez urte kendu ditu, suge batek egin lezakeen bezala, eta prozesu hori alegiazko zein egiazko istorio batzuei esker kontatzen digu.
Abestien letrak osatzeko, berak batzuk idazteaz gain, hainbat olerkari eta bertsolarien laguntza jaso du: Uxue Alberdi, Jon Benito, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maia.
Jérémie Garat (ahotsa, gitarrak, txeloa), Joël Merah (mandolina, gitarra portugesa, baxu akustikoa), eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) musikariak izango ditu alboan.
Martxoaren 24ko oharra: ikuskizun hau bertan behera geratu da. Sarreren diru itzulketa eta beste hainbat xehetasun.
Nobleen talde batek diru pixka bat biltzen du Iparragirreri emateko, euskal erromantizismoaren seme iriolea Euskadira itzul dadin. Iparragirrek zenbait liskar izan ditu Argentinan finkatuta dauden euskal jatorriko lur-jabeekin. Bere presentziari eta itxurari esker, askok aurrera ateratzen lagundu nahi izan diote, lanak eskainiz. Lan horiek guztiak onartu ditu, eta guztietan egin du porrot, azkar gainera, eta inora ez daraman aztarna utzi du. Ostalaritza-establezimenduak zuzentzen dituen filosofoa izatea, edo artzain eta poeta bukolikoa, ez da dirudiena.
Angela, Iparragirreren bertso librea lanean, protagonista bertso soltea da, Angela, zeinak inoiz ez baitzuen lortu koplariaren izaerarekin bat egitea. Emakume hura konkistatua eta makurrarazia izan zen, koplaria bideratzen saiatu zen eta Amerikara eraman zuen, bizitza hobearen bila. Iparragirre ezagutu zuen eguna madarikatu zuen, baita maitemindu zen eguna ere. Senarrak, Iparragirrek, ez zion ogibidea bilatzen utzi, eta, orain, hilzorian dagoenean, bizitzan izan ez duen aukera sortu beharko du.
Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina egunero Donostia Kultura (DK) Irratian.
Astelehenetik larunbatera ordu eta erdiko saioa aurkezten du Ion Olano Carlos esatariak. Igandetan ordubetekoa da.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago Bestalde zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Nik ere nahi nuke mango bat ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 3an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Egungo konfinamendu egoerara oraindik egokitu nahian gabiltza. Ez genuen horrelakorik espero, eta zurrunbiloaren erdian gaude, baina ez da hau historian lehen aldia. Izurrite beltzatik gripe espainiarrera. Mendeetan zehar izandako bost pandemien errepasoa. Nola egin zitzaien aurre horrelako egoerei iraganean? Zer nolako eragina izan zuen gizartean? Hori guztia bost ataletan.
Tessa Andonegi interpreteak Historiako Pandemien Entziklopedia Ilustratuaren bidez egingo digun pandemia, epidemia eta abarren historiaren errepaso umoretsua ikusi ahal izango da gure Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 3an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.
Lehen asterako (bihartik igandera, hots, apirilaren 5era), Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.
Argazkia: Gorka Bravo