Martxoaren 24ko oharra: ikuskizun hau bertan behera geratu da. Sarreren diru itzulketa eta beste hainbat xehetasun.
Nobleen talde batek diru pixka bat biltzen du Iparragirreri emateko, euskal erromantizismoaren seme iriolea Euskadira itzul dadin. Iparragirrek zenbait liskar izan ditu Argentinan finkatuta dauden euskal jatorriko lur-jabeekin. Bere presentziari eta itxurari esker, askok aurrera ateratzen lagundu nahi izan diote, lanak eskainiz. Lan horiek guztiak onartu ditu, eta guztietan egin du porrot, azkar gainera, eta inora ez daraman aztarna utzi du. Ostalaritza-establezimenduak zuzentzen dituen filosofoa izatea, edo artzain eta poeta bukolikoa, ez da dirudiena.
Angela, Iparragirreren bertso librea lanean, protagonista bertso soltea da, Angela, zeinak inoiz ez baitzuen lortu koplariaren izaerarekin bat egitea. Emakume hura konkistatua eta makurrarazia izan zen, koplaria bideratzen saiatu zen eta Amerikara eraman zuen, bizitza hobearen bila. Iparragirre ezagutu zuen eguna madarikatu zuen, baita maitemindu zen eguna ere. Senarrak, Iparragirrek, ez zion ogibidea bilatzen utzi, eta, orain, hilzorian dagoenean, bizitzan izan ez duen aukera sortu beharko du.
Artearen historian gaiztakeria itsusi azaldu izan ohi da eta ontasuna eder. Irudiekin jolastuko dugu eta jatorrizko itxura aldatuko diegu ilustratzaile baten laguntzaz.
Adina: 6-12 urte
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Museoko bazkideek hasieratik (urritik) izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Martxoaren 24ko oharra: ikuskizun hau bertan behera geratu da. Sarreren diru itzulketa eta beste hainbat xehetasun.
Liburuaren eboluzioaren etapa ezberdinen berrikuspen zehatza, ironiaz zipriztindua, ikusizko eta soinuzko efektuak, eta Spasmoren keinu umorerik onena.
Jakintzaren, aurkikuntza handien eta idazketaren bilakaeraren eta gaur egun arteko euskarrien unibertsoan barneratzen den denboraren errepasoa, E-book-aren agerpenarekin amaituz.
Informazio gehiago: spasmoteatro.com
Haurrentzako ipuin kontaketa, Iraitz Lizarragak eskainia. Jonen lanbideak ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Ipuina zeinu hizkuntzan eskainiko du Eskuaireko Bego Gonzalezek.
Bideoa apirilaren 4an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina egunero Donostia Kultura (DK) Irratian.
Astelehenetik larunbatera ordu eta erdiko saioa aurkezten du Ion Olano Carlos esatariak. Igandetan ordubetekoa da.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago Bestalde zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Iker Lauroba musikariak bere urtaroetako (urtaroak ezberdinak zirenean beraien artean) abestiak eskainiko dizkigu kontzertu batean Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 4an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. Aste honetan Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.