Atzokoak gaur programaren gai nagusia aurten saskigintza izango da. San Telmok urtero, Aste Santuan, ofizio tradizional baten inguruko jarduera sorta antolatzen du galtze bidean dauden lanbideak ezagutzera emateko asmoz. Aurten apirilaren 7tik 19ra erakusketa, zuzeneko erakustaldiak eta haur eta familientzako jarduerak egongo dira saski motak eta horiek sortzeko moduak ezagutzeko.
Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago, laster.
AEB. Zuzendaria: ELI ROTH.
Adina: adin guztientzat
Horman erlojua duen etxea (The House With A Clock In Its Walls, 2018) informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Saioa Aizpuruak eskainia. Hiru minutu Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 7an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.