© Haut et Court
Frantzia. Zuzendaritza: François Ozon. Ekoizpena: Olivier Delbosc, Christine Gozlan, Kenzô Horikoshi, Marc Missonnier, Alain Sarde / Fidélité Productions, Les Films Alain Sarde, Euro Space. Gidoia: François Ozon, R. W. Fassbinder-en antzerki-lanean oinarriturik. Argazkia: Jeanne Lapoirie. Musika: Krishna Levy, Günter Loose. Muntaketa: Laurence Bawedin, Claudine Bouché. Aktoreak: Bernard Giraudeau, Malik Zidi, Ludivine Sagnier, Anna Thomson.
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Franz 19 urteko gaztea da, kultur arloan ipurtarina, eta sexualitate zalantzagarrikoa. Neska-laguna utzi eta maitemindu den Leopold-ekin bizitzera joatea erabakitzen du. Leopold berrogeita hamar urte inguruko aseguru-agentea da. Pixkanaka, elkarren arteko bizitza okertzen doa, Leopolden eta Franz gaztearen artean mendetasun-erlazio gaixotia ezartzen delako. Elkarren artean kexak eta eztabaidak baino ez daude.
Atzokoak gaur programaren gai nagusia aurten saskigintza izango da. San Telmok urtero, Aste Santuan, ofizio tradizional baten inguruko jarduera sorta antolatzen du galtze bidean dauden lanbideak ezagutzera emateko asmoz. Aurten apirilaren 7tik 19ra erakusketa, zuzeneko erakustaldiak eta haur eta familientzako jarduerak egongo dira saski motak eta horiek sortzeko moduak ezagutzeko.
Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago, laster.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Miko non da mimiki ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 8an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.