Atzokoak gaur programaren gai nagusia aurten saskigintza izango da. San Telmok urtero, Aste Santuan, ofizio tradizional baten inguruko jarduera sorta antolatzen du galtze bidean dauden lanbideak ezagutzera emateko asmoz. Aurten apirilaren 7tik 19ra erakusketa, zuzeneko erakustaldiak eta haur eta familientzako jarduerak egongo dira saski motak eta horiek sortzeko moduak ezagutzeko.
Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago, laster.
Bere lehenengo eta bigarren bakarkako diskoetako abestiez osatutako kontzertu akustikoa eskainiko du Dani Iglesiasek Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 12an 19:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Antzokia Etxean programarekin jarraituko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da Youtubeko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 12an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasiko dira Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.