Atzokoak gaur programaren gai nagusia aurten saskigintza izango da. San Telmok urtero, Aste Santuan, ofizio tradizional baten inguruko jarduera sorta antolatzen du galtze bidean dauden lanbideak ezagutzera emateko asmoz. Aurten apirilaren 7tik 19ra erakusketa, zuzeneko erakustaldiak eta haur eta familientzako jarduerak egongo dira saski motak eta horiek sortzeko moduak ezagutzeko.
Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago, laster.
ISLANDIA. Zuzendaria: ÁRNI ÁSGEIRSSON.
Adina: adin guztientzat
Ploey. Ez duzu inoiz bakarrik hegan egingo (Ploey-You Never Fly Alone, 2018) informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Lucy antzara ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 14ean 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Belén Lucas (Bilbo, 1958) ilustratzailea Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, Dekoraziozko Eskola Internazionalean Arte eta Dekorazioan Diplomatua, eta Grabatu eta Diseinu Grafikoko kurtsoak. Haur eta gazte ilustrazio eta diseinu grafiko arloetan aritu da, batez ere. Sarien artean, hauek nabarmendu daitezke: 1991ko Ilustrazioaren Euskadi Sarian finalista, eta Lazarillo Ilustrazio sarien finalista 2014, 2015 eta 2016an.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
ETXEA
Etxea mundu bihurtu zen, eta denbora neurtu genuen, haziak egiten duen bezala, iluntasunean, argia bilatuz.