Atzokoak gaur programaren gai nagusia aurten saskigintza izango da. San Telmok urtero, Aste Santuan, ofizio tradizional baten inguruko jarduera sorta antolatzen du galtze bidean dauden lanbideak ezagutzera emateko asmoz. Aurten apirilaren 7tik 19ra erakusketa, zuzeneko erakustaldiak eta haur eta familientzako jarduerak egongo dira saski motak eta horiek sortzeko moduak ezagutzeko.
Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago, laster.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Martintxiki eta basajaunak ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 16an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai. Hona hemen entzungai apirilaren 16ko saioa.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Inés Ayoon Cho (Seul, Hego Korea, 1980). Ilustratzaile eta margolari korearra, Donostian bizi dena. Ikusizko Arteak ikasi zituen Hanyang Unibertsitatean. Diseinu grafikoaren arloan lan egin du. Duela bost urte Donostiara joan zen eta Euskal Herriko koloreek bultzatuta hasi zen pintatzen. Bizi den hiriko paisaiak eta natura oso presente daude bere lanetan. Donostiako edertasunari buruzko lehen banakako erakusketa prestatzen ari da.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
NAHI BAT
"Nahi bera dugu. Fisikoki bereizita gaude, baina, aldi berean, askoz ere elkartuago. Balkoietan eta teilatuen gainean. Ilusioa pizten digun hori aurkitzeko unea da, ilunabarra ikustea, adibidez. Horregatik margotu nuen, egunero begira dezaket, nahiz eta euria egin, eta, orain, zuek ere bai. Espero dut zuen altxorra etxean topatuko duzuela, agian hor zegoela konturatu ez zinen hori."