Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Joseba Sarrionandiaren Narrazioak izeneko liburuari buruz arituko dira, oraingo saio honetan.
Hurrengo saioa, maiatzaren 11an: Anjel Lertxundiren Italia, bizitza hizpide
Haurrentzako ipuin kontaketa, Izaskun Mujikak eskainia. Krokodilo txikia ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 20an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Apirilaren 20ko saioa entzungai: Iñaki Elorza (Sade Zinemak) 'Etxebegiak' laburmetraia lehiaketari buruz aritu da. Koldo Almandoz, Jon Garaño eta Izaskun Arandia zinemagileak ere izan dira irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Rebeka Elizegi (Donostia, 1968). Diseinu grafikoa ikasi zuen Bartzelonako Escola Massanan. Collagea erabiltzen du bereziki, eta eskuz egiten du: tamaina desberdinetako piezak erabiltzen ditu, moldaketa digitalak erabili gabe. Liburu batzuetan parte hartu du, eta, aldi berean, hainbat aldizkaritan lan egin du: La Vanguardian eta Der Spiegelen, besteak beste. Bere lanak aurkezten ditu, bai Espainian bai atzerrian, erakustaldi kolektiboetan edo bakarrik.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
#AhalDudalakoEtxeanGeratzenNaiz
"Konfinazioari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu irudiak, baita pertsona guztiek etxean geratzeko aukerarik ez dutela pentsatzera ere. Beraz, etxean gera gaitezkeenek koarentena pribilegio-egoera gisa ulertu beharko genuke, ez askatasun-gabetze gisa".
Ospatu dezagun konfinazioa, hartaz goza dezakeguna."
Zer espero dugu elurra nekez eta bakan egiten duen lekuetako biztanleok elurraren zain gaudenean? Seinale bat? Denbora geratzea? Zerotik hastearen kimera? Poetak inbidia dio xamanari: haren lekuan jarri nahi luke babes-erregua poema bihurtzeko.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Bernardo Atxaga, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.