© Rainer Werner Fassbinder Foundation
AEF-Frantzia. Zuzendaritza eta gidoia: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Michael Fengler, Barbet Schroeder / Albatros Filmproduktion, Les Films du Losange. Argazkia: Michael Ballhaus. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Ila von Hasperg, Juliane Lorenz. Aktoreak: Margit Carstensen, Anna Karina, Alexander Allerson, Ulli Lommel, Andrea Schober, Macha Méril.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara
Gerhard Christ enpresariak bere maitalea Irène izeneko emakume frantsesa familiak duen landetxera asteburua igarotzera gonbidatzen du. Ariane emazteari esaten dio Oslora joan behar duela lan-kontuengatik. Egoeraz baliatuta eta senarra atzerrian dagoela pentsatuz, Arianek, Kolbe izeneko bere maitalearekin, asteburua landan igarotzea erabakitzen du. Hala, lauek landetxean topo egiten dute eta egun horiek elkarrekin igarotzea erabakitzen dute.
Apirilaren 22ko saioa entzungai: Greba digitalaren bigarren egunean, museoak izan ditu hizpide Oier Aranzabalek Susana Soto (San Telmo Museoa), Mikel Chillida (Chillida Leku), Karlos Olaetxea (Gordailua) eta Miren Arzalluz (Palais Galliera) gonbidatuekin. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Kattagorriak haserre ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 22an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.