Martxoaren 31ko oharra: ikuskizun hau bertan behera geratu da. Informazio gehiago.
Ikuskizun honetan, liburu handi eta koloretsu bat dugu. Aktore, txotxongilo, zuzeneko abesti, gitarra eta perkutsio berezi baten bidez beldar txiki baten historioa kontatzen dugu, "Bizitzaren prosezua". Haur txikiek arrautza batetik atera den beldar txikia, egun batean tximeleta eder eder batetan nola bihurtzen den ikusiko dute, antzerkiak beti eransten duen magia pixka batekin.
Adina: +3 urte
Juan Luis Goenaga artistak bisita gidatua eskainiko du Atzera begirako poetika. Antton Elizegi argazki bilduma erakusketara.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da:stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Ikusi erakusketaren inguruko jarduera gehiago.
Apirilaren 23ko saioa entzungai: Liburuaren Eguna izan da gaurko gaia. Arantza Urkia (Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzua), Adolfo López Chocarro (Gipuzkoako Liburu-denden presidentea), Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia Azpiazu, Fernando Savater idazle eta filosofoa eta Harkaitz Cano idazlea egon dira saioan. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Loreren borobiltxoak ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 23an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Go!azeneko Lorea Intxausti, Xanti Korkostegi eta Markel Sainz aktoreek liburuaren inguruko erronka moduko jolasei ekingo diete Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Etxeko gaztetxoek ikusi eta jokoarekin bat egin ahal izango dute gure Youtubeko kanalean.
Bideoa apirilaren 23an, 17:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Mikel Casal (Donostia, 1965). Ilustratzaile, marrazkilari eta karikaturista. Hainbat arlotan ilustratu du, besteak beste, prentsan eta liburuetan. Argitalpenetako asko atzerriko argitaletxeentzat izan dira, batzuk hainbat hizkuntzatara itzuliak. 2016. urtean, Euskadi Saria lortu zuen ilustrazio kategorian, Así es la dictadura liburuagatik, eta horrekin Bologna Ragazzi Award saria ere lortu zuen, Ez-fikzioaren atalean. 2011n, gainera, SNDEren (Society for News Desing) zilarrezko domina lortu zuen, ilustrazioaren atalean.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA. UNESCOREN mezua
Zergatik da orain inoiz baino garrantzitsuagoa irakurketa?
Inoiz baino gehiago, mundu osoko eskola gehienak itxita daudenean eta etxean geratu behar dugunean, irakurtzeko ahalmena erabil dezakegu isolamenduari aurre egiteko, pertsonen arteko loturak estutzeko, gure horizonteak zabaltzeko eta, aldi berean, gure buruak eta sormena suspertzeko. Testu osoa irakurgai Unescoren gunean.
Bikote batek itxialdian bere distantzia pertsonala bizi du. Gobernuak esango du noiz arte, istorio labur honek kontatzen du nola.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.
HAU ERE PASAKO DA
HAU ERE PASAKO DA. Hau ere pasako da. Ez da bihar izango, ezta etzi ere. Gobernuak esango digu noiz baina ez du inork jakingo nola. Agintariek esango digute "orain!" baina ez du inork jakingo nora. Konfinamendua amaitzean, "aldatu egin zara" esango diogu elkarri."Ez zait bilakatu zarena gehiegi gustatzen" aurpegiratzeko modu dotore hori.
Goizeko zortzietan neure burua txalotzera nindoan komuneko ispilu aurrean, ohetik altxatzeko adorea izateagatik edo, baina Gorka sartu da. Autoestimurako lekurik gabe gelditu naiz. Behar bezala garbitu ez ditudan eskuak eten egin zaizkit, airean dagoen zerbait hartzeko prest bezala. Airea da hartu behar dudana, kutsatua badago ere. Ateak itxi behar izaten ditut horretarako.
Gorkak komuneko paperari tira egin dio. Egunean zehar egiten dituen soinuak sailkatzen ditut. Nire kromo kolekzioa bilakatu dira. Behin eta berriz errepikatzen diren soinuak dira gehienak. Baina kromoetan bezala, bakanen bat faltako zait azkenean kolekzioa osatzeko. Ez dut bere hitzik entzun azken egunotan. Hori izango da.
Leihoko kristalaren beste aldean, zakur bat ikusten dut. Gizon bat atera du paseoan. Erosketarako gurditxo batek emakume bat zutik eusten du supermerkatura sartzeko ilaran. Poliziak neska batek aurpegian daraman maskarari galderak egiten dizkio. Antzeko galderak egin zizkidan Gorkak itxialdiaren bezperan. Nora zoaz, nondik zatoz, norekin oheratu zinen bart gauean. Gezurra esaten harrapatzen zaituztenean ikasten duzu sinesgarritasuna egia baino garrantzitsuagoa dela. Poliziak neskari joaten utzi dio. Ni ez noa inora, Gorkak bidalitako pikutara ez bada. Ezin izan dut inon errudun aurpegi hau estaliko duen maskararik lortu. Inoiz.
Hau ere pasako da. Ez da bihar izango, ezta etzi ere. Konfinamendua amaitzean, etxetik alde egin beharko dut. Gobernuak esango dit noiz. Asmatu beharko dut nora.