Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
2020: urtarrilak 11, otsailak 8, martxoak 7 eta apirilak 25 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).
Dohainik. Plaza mugatuak.
Izena emateko: haurliburutegia@donostia.eus
Martxoaren 31ko oharra: ikuskizun hau bertan behera geratu da. Informazio gehiago.
Serguéi Prokófiev musikoaren ipuin sinfoiko klasikoan oinarritutako Peru eta Otsoa ikuskizunean bi pertsonai xelebrek, imajinazioaren bidez, eta esperientziak ematen duen inozentziarekin, adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute.
Adina: Denontzat
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.
Lur Kortak eskainiko du haurrentzako ipuin kontaketa eta Bego Gonzalezek (Eskuaire) zeinu hizkuntzara itzuliko du. Erraldoiaren hiru ileak ipuina entzun eta ikusi ahal izango da Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 25ean 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.