Apirilaren 27ko saioa entzungai: Tinko Euskara Elkarteko Iñigo Arandia eta Iñaki Beraetxe bikoiztaile eta aktorea izan dira gaurko gonbidatuak. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Maori txiki ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 27an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Ez du axola, irakurle, zerk ekarri zaituen puntu honetaraino. Gauza da hemen zaudela eta, nahi izanez gero, zeure buruaz zerbait ikasteko aukera duzula. Ausartzen bazara, noski
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.
NOR ZAREN JAKITEKO TESTA
"Zeure burua babesteko, gorrotoa erein".
"Arrazoi duzula adierazteko, arrazoia galdu".
"Libre zarela frogatzeko, men egin".
"Norberaren adierazpen askatasuna defenditzeko, bestea mututu".
"Zubiak aipatu eta lubakiak zulatu".
"Garbi zaudela sentitzeko, bestea zikindu".
"Berdintasuna aldarrikatu eta bazterkeria bultzatu".
"Elkarbizitza sendotzeko, arerioa etsai bilakatu".
"Suntsitutako zubien harriak harresiak eraikitzeko erabili".
"Irainak ekiditeko, iraindu".
"Bortxari kontra egiteko, eraso egin".
"Bakearen izenean armak prestatu".
"Tradizioa defenditzeko, tradizioa traditu".
"Argiaren defentsan begiak itxi".
"Egiaren izenean gezurrak zabaldu".
"Norbait zarela sentitzeko, bestea gutxietsi".
Irakurri arretaz esaldiok eta erantzuna neurtu. Esaldi batekin guztiz bat bazatoz, jar itzazu ondoan hiru puntu; bi, esaldiak zure ohiko jokaera nola hala adierazten badu; bat, antzekotasuna txikia bada; zero esaldiak zurekin zerikusirik ez badu.
Horrela banan bana, zero, bat, bi, hiru. Lana bukatutakoan, batu emaitzak zenbaki bakarrean. Batuketak berrogeita zortzitik zerorako bidea osatuko du, zuria, beltza eta grisaren ñabardura guztiak.
Eskolako matematikak ahaztuta badituzu ere, aise ulertuko duzu zuria zeroari dagokiola, berrogeita zortzia beltzari. Hartu arnasa lasai emaitzaren esanahiari aurre egin aurretik, birritan hiruko asko jarri badituzu.
Zenbatutako puntuak zerotik hamabira badoaz, etxera eramateko moduko pertsona zara, beti ere esaldi bakoitzari eman diozun erantzuna benetakoa bada.
Hamabitik hogeita laurako tartean bazaude, arindu bihotza, zintzoen ondoan jar zintezke, amildegitik hurbil baina arriskurik gabe oraindik.
Hogeita lautik hogeita hamaseira batu badituzu hasten da arriskua, zaila duzu amildegiari ihes egitea, zaila, baina ez ezinezkoa.
Hortik aurrera galbidea dator eta sendabide bakarra gezurra da. Aukeratu zure barruko beltza zurituko duten hitzak eta hautsi, txirtxilatu arte, emaitzak azaltzen dituen papera, inork ikus ez dezan.
Marcos Navarro (Bartzelona, 1986). Bartzelonako ilustratzaile eta pintorea, Donostian bizi dena. Ilustrazioa ikasi zuen Pau Gargallo eskolan. Hainbat arlotan lan egin du: musika, moda eta publizitatea. Freelance ilustratzaile gisa lan egiten du marka independenteetarako, multinazional handietarako, musika-zigiluetarako eta publizitate-agentzietarako. Duela gutxi Estatu Batuetan erakutsi du, eta horma-irudiak margotu ditu Turin, Portland eta Baionan. Azken esparru honetan, Loiola Apain ekimenean parte hartu zuen horma-irudi batekin.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
BESARKADA
"Elkar besarkatzeko gogoa, belaunaldi desberdinak elkartzen dituzten sentimenduak, eta hau guztia laster bukatuko den amets bera."