Apirilaren 29ko saioa entzungai: Dantzaren Nazioarteko Egunari eskainitako programa. Gonbidatuak: Jon Maya (Kukai Dantza Taldea), Lucia Lakarra eta Norka Chiapusso (Donostia Kulturako Dantza eta Antzerki programazio burua). Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Usabiagak eskainia. Tonino ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 29an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Hilabete honetako literatur solasaldian Iñigo Aranbarriren "Munduko tokirik ederrena" liburuaren inguruan arituko gara ZOOM aplikazioaren bidez.
PROZEDURA
Deskargatu ZOOM programa hemen
Instalatu
Ireki gmaila eta esteka bat jasoko duzu, 18:30etan. Klikatu gainean
Itxoin “anfitrioiak” (nik neuk) baimena eman arte
SOLASALDIAREN NONDIK NORAKOAK
Iñigoren biografia aurkeztuko dut
Azala komentatu
Liburuaren balorazio OROKORRA
ESTILOaren balorazioa
Gehien gustatu zaizun ipuina
Hau guztia txandak emanda egingo dugu
Garazik plan bat zeukan bere hogeigarren urtebetetzerako. Ez zen perfektua, baina berea zen.
Dagoeneko, baina, utzi dio egutegiari begiratzeari...
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.
OHEAN, EZEN EZ BALKOIAN
Honek guztiak indartsuago egingo gaitu.
Garazik maiz entzun behar izan du lelo bera azken asteotan. Fakultateko irakasleei zein futbol taldeko entrenatzaileei. Kuadrillako lagunei zein Instagram-eko guruei. Hau guztia bukatzean, indartsuagoak izango gara. Krisi egoeretan ateratzen dugu gure onena. Hobeak izango gara. Hala izango da, hala badiote. Baina coach pertsonal bat behar izatekotan, Garazik pareko gimnasioan irakasle dabilen mutil-katxarroa aukeratuko luke eta ez birus monarkiko bat.
Garazik egunak daramatza Whatsappen bidez iristen zaizkion mezu gehienei jaramon handirik egin gabe. Doazela pikutara memeak. Utikan bideoak eta balkoietan txalo egitera ateratzeko proposamen guztiak. Doazela denak popatik. Behartutako poztasuna latza zaie tristurarako berezko joera dutenei, eta bizitza zer den, Garaziri joera areagotu egin zaio azken asteotan. Hain justu ere, bere hogeigarren urtebetetzearen egunean agintariek itxialdi eder bat oparitu ziotenez geroztik.
Zorionak, Garazi!
Hiltzen ez gaituenak indartsuago egiten omen gaitu. Hori ere entzun behar izan du egunotan. Eta Garazik oso gustu txarrekoa deritzo esakuneari, nahiz eta jakin badakien birusak ez dituela bera bezalako gazte pinpirinak hiltzen. Birus aluak zahar ahulak ditu gustuko. Monarkikoa ez ezik, koldarra ere bada putakumea. Ez, birusak ez du Garazi hilko.
Tristurak akaso bai, baina birusak ez.
Dagoeneko utzi dio egutegiari begiratzeari. Hasierako hamabost egun urrun haien ostean beste hamabost egun are urrunago haiek etorri ziren, eta gero beste hamabost egun are urrunago hauek, eta gero beste... Ahaztu nahiko luke dena. Dena ahaztu, tristura eramangarriagoa gerta dakion, zama arinagoa suerta dakion.
Ezin du, baina.
Eta gauzak horrela, behin eta berriro datorkio Manex gogora. Manexen musu ederra. Manexen ezpain zoratzekoak. Manex konkistatzeko plan ez-perfektua, bere hogeigarren urtebetetzearen egunean gauzatu beharrekoa. Plan bat zeinak, Garazik ere bazekien hainbeste, hutsuneak izan bazituen. Alabaina, berea zen, bere ametsez eraikia.
Gurasoek sinesteko moduko gezur bat, lagun on baten konplizitatea, kondoi pare bat patrikan eta bihotza taupaka. Bai, plan bat zeukan. Ez zen perfektua. Deskuiduan ahula zen.
Baina berea zen.
Honek guztiak indartsuago egingo zaitu.
Eta arratsaldeko 8etan balkoira txalotzera atera beharrean ohean negar egitera sartu denean, Garazik pentsatu du ezen berak ez duela indartsuagoa izan nahi eta, aukeran, nahiago duela ahula izaten jarraitu.
Askoz ere zoriontsuagoa baitzen ahulagoa zenean.
Diego Besné (Donostia, 1977). Diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea. Diseinu digitala lantzen du, baina baita eskuzko sorkuntza ere, paper, oihal edo horma-irudiaren gainean irudikatuz. Hainbat enpresatan lan egin du, eta 2006an freelance gisa hasi zen.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
NIRE BALKOITIK
"Nire balkoian pasatzen dut denbora gehiena konfinamendu hori ikusten, beti plaza bera, etxe berak, bizilagun berak, baina beti desberdina. Plaza beti lasai eta geldi egun hauetan."