© Bavaria Atelier / Bavaria Film / Filmverlag der Autoren / SFP / NF / Album
AEF-Frantzia. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Peter Märthesheimer / Bavaria Atelier, Bavaria Film, Filmverlag der Autoren, NF Geria Filmgesellshaft, Société Française de Production. Gidoia: Tom Stoppard, Vladimir Nabokov-en nobelan oinarriturik. Argazkia: Michael Ballhaus. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Juliane Lorenz, Franz Walsch (R. W. Fassbinder). Aktoreak: Dirk Bogarde, Andréa Ferréol, Volker Spengler, Klaus Löwitsch, Bernhard Wicki, Peter Kern.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara
Hermann Hermann etorkin errusiarra, 1933an, txokolategi bateko jabea da Berlinen, Hitler duela gutxi boterera heldu den herrialde aztoratu batean. Bere bizitza ez doa ondoegi: emazteak bere lehengusuarekin engainatzen du eta bere enpresa ixteko zorian dago. Arazo guztientzako soluzioa aurkitu duela uste du, bera bezalakoa dela usten duen eskale bat ezagutzen duenean. Vladimir Nabokov-en nobela homonimoaren egokitzapena.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Ura gustuko ez zuen krokodiloa ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 6an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Maiatzaren 6ko saioa entzungai: Gaurko gonbidatuak: Tobacco Days (Zarautz), Garoa (Zarautz) eta Elkar (Baiona) liburu dendetako arduradunak eta Miren Valverde (San Telmo Museoa). Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983). Arte Ederrak eta marrazketa ikasi zituen EHUn, eta gero, Bartzelonako Escola de la Donnan ilustrazio ikasketak ere bai. Haur eta gazte literaturako liburuak ilustratu ditu, batez ere, baina baita ere helduentzako liburuak, diskoak, kartelak eta aldizkariak. Marraz(i)Oak topagunetan parte hartzen du, Galtzagorri Elkarteak antolatuta. Euskadi Saria 2014an jaso zuen Habiak komikiarekin, Lazarillo Album Ilustratua Saria Martin liburuarekin, eta Etxepare saria Alex, nire laguna liburuarekin.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
ARNASA HARTU