Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Oliver Button ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 7an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Maiatzaren 7ko saioa entzungai: Rockdelux aldizkariak agur esan duen honetan, gaurko gonbidatuak Santi Carrillo (zuzendaria) eta Ricardo Aldarondo (kolaboratzailea) izan dira. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Ekonomia gizatasunaren gainetik ipini duen mundu globalizatu bezain zaurgarri honetan, Giacometti artistak artearen bitartez ibiltzen jarraitzeko eta geure buruak birpentsatzeko gonbita egiten digu.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Xabier Etxaniz Rojo, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.
TRENA ETA ZU
Azken asteotan ezin izan naiz Gasteizko hirigunera hurbildu, ezin Dato kaleko Ibiltaria eskulturari eskutik heldu. Juan José Eguizábalen silueta luzangak Giacomettiren Dabilen gizona oroitarazten du, baina egunotan niri batez ere pasadizo bat ekarri dit gogora.
1915eko eguberri aurretxoan, hamalau urteko mutiko batek oporrak hartu zituen barneko ikasle zegoen Schierseko ikastetxean. Lehenengo aldiz, bakarrik abiatu zen etxekoengana eta tren aldaketa bat baino gehiago egin behar izan zuen. Coira herrian beste tren bati itxaron bitartean, liburudenda batean sartu zen eta, bertan, Rodin eskultoreari buruzko liburu ilustratu batek egundoko liluramendua eragin zion. Alabaina, gazteak Saint-Moritzeko ostaturako eta handik Stamparako posta lera ordaintzeko dirua besterik eduki ez, hau da, liburuaren prezioa hortxe-hortxe... Hala ere, ez zuen zalantzarik egin: Rodinen alde egin zuen. Sosik ez, baina liburukote preziatua aldean eraman zuen Saint-Moritzera eta, mendirik mendi, elurretan, Stampako etxera. Horra Giacometti, dagoeneko, hamalau urterekin, ibili dabilen gizona. Geroago, artistak 1947an eraiki zuen zanbuluka doan gizonaren eskultura, Bigarren Mundu Gerratik nola edo hala onik irten zirenak gogoan.
Bitxiak izan ohi dira oroitzapenen eta burubideen arteko loturak, baina pasadizo hori gogoratu dut seguruenik ni ere halako nahasmendu batetik onik irten diren pertsonen antzera sentitzen naizelako eta pribilegiatua ere bai: azken aldian utzi gaituzten edota gorriak eta beltzak ikusi dituzten pertsonen aldean; pasadizo hori oroitu dut berriro ere egunerokotasunaren trena hurbiltzen sumatzen dudalako eta dagoeneko erabakiak hartzeko beharra sentitzen hasia naizelako lehengo normaltasunera itzultzea ez al da gure arazo nagusien oinarrizko gaitzetako bat?; pasadizo horrek jadanik nire egoera eta jokamoldea Rodinen beraren antzera birpentsatzera narama kritikoki, autokritikoki.
Datozen asteetan, argi dut, ahalik eta azkarren itzuliko naiz Dato kaleko eskulturan neure burua islatua ikustera, eta zalantzarik ere ez nik: liburuaren eta, oro har, gizartearen alde egingo dut egoera asaldagarri honetatik irten, eta aurrera egin nahi dudalako, zanbuluka bada ere.
Argazkia: Luis Magán
Asier Iturralde "GASTÓN" (Donostia 1972). Irudigile eta diseinatzale grafikoa, STUDIO GASTÓN-en sortzen ditu bere lanak. Komikizale amorratua, hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu. BETI BERDIN Taberna web-komikia argitzaratzen du astero. 2019ko Etxepare sariaren irabazlea, Etxe honetan album ilustratuarengatik.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
KONFINAMENDU ESTILOAK
"BETI BERDIN Tabernako pertsonaia bakoitzak ahal duen moduan darama konfinamendua. Bere nortasunaren isla zehatza."