Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 13 eta 27, apirilak 3 eta 24, maiatzak 8 eta 22.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).
Haurrentzako ipuin kontaketa, Iraitz Lizarragak eskainia. Bidean ipuina entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 8an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Maiatzaren 8ko saioa entzungai: gaurko gonbidatuak Jose Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiaren zuzendaria) eta Jon Insausti (Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia) izan dira. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Donostia Kulturak oso emanaldi berezia eskainiko du etxealdian sustatutako #DKEtxean egitasmoaren baitan, Antzokia Etxean programa bukatutzat emateko: Izarok Victoria Eugenia Antzokiko balkoitik kontzertu bat eskainiko du. Kontzertu hau hirukote batek osatuko du (Izaro Andres, ahotsa eta gitarra; Iker Lauroba, ahotsa eta gitarra; Garazi Esnaola, teklatuak) eta online ikusteko aukera egongo da Donostia Kulturako kanalean maiatzaren 8an 19:00etatik aurrera.
Antzokian Etxean etxealdian sortutako ekimen bat da, non tokiko artista eta sortzaileek ezagunak ez ziren pilulak eskaini dituzten, ostegunetik igandera, 19:00etan. Kontzertuak, bakarlariak, koreografiak... 5-15 minutu bitartekoak Youtube kanalean ikusgarriak daudenak.
Paula Estévez (Donostia, 1984). Arte Ederretako ikasketak egin ostean, Komikia eta animazioa landu ditu, askotan autoedizioan, eta hainbat aldizkaritarako ilustratu du. Beste bi marrazkilarirekin batera, Guillotina sortu zuen, Donostiako lehen Autoedizio Topaketa. 2017an, Etxepare saria irabazi zuen Axpi ilustratzailearekin batera egindako Arraroa albumarekin.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
KULTURAK ERE ZAINTZEN GAITU!
"Koronabirusaren mehatxupean etxean konfinatuta gauden egun hauetan, inoiz baino nabarmenagoa da kulturak gu zaintzeko daukan ahalmena. Liburu, musika, edo pelikularik gabe, zein zaila litzateke egun hauek giltzapean pasatzea, ezta?