Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Anjel Lertxundiren Italia, bizitza hizpide izeneko liburuari buruz arituko dira, oraingo saio honetan.
Hurrengo saioa, ekainaren 8an: Ian McEwanen Hoben ordaina.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Lur Kortak eskainia. Periko untxia ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 11n 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Judas Arrieta (Hondarribia,1971). Arte Ederretan Lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere obran azpimarratzekoak dira marrazki bizidunetako, komikietako eta garaiko irudietako erreferentziez beteriko collageak. Euskal Herrian zein kanpoan erakutsi ditu bere lanak. Marrazkilariaren hitzetan, bere zirriborroak, abenturen bila doazen erro, forma eta koloreak dira.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
AKATSAK
"Egoera honek irauten duen bitartean, beharrezkoak ez diren arriskuak ekiditeko eta etxetik lan egiteko duzun aukera bermatzeko, hona hemen marrazki analogiko bat."