Literatur solasaldia birtuala euskaraz, bideo-konferentzia bidez Amets Arzallus eta Ibrahima Balde idazleen Miñan liburuaren inguruan. Solasaldian parte hartzeko egin klik esteka honetan. Amets Arzallusek bideo-konferentzian parte hartuko du eta Iñigo Aranbarrik elkarrizketatuko du.
Bertan parte hartu nahi dutenek liburutegiaalderdieder@donostia.eus helbidera idatziz jarri beharko dute harremanetan liburutegiarekin.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
Miñan liburua eLiburutegian eta Susaren webgunean deskargatu daiteke.
Ikus liburuaren kritikak Kritiken hemerotekan.
Maiatzaren 12ko saioa entzungai: atzo ateak berriro zabaldu zituzten hainbat liburu-dendatako arduradunak izan dira gaurko gonbidatuak. Harri Fernández kazetariak ere egin du asteko kolaborazioa. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Saioa Aizpuruak eskainia. Patxi errementaria ipuina entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 12an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973). Arte Ederretan lizentziaduna, diseinu grafikoan espezializatua, eta graduondokoa Haur Ilustrazioan. Bere ibilaldi profesionala diseinu estudioetan hasi zen. Artikuluak, liburuak, liburuxkak, jolasak, multimedia aplikazioak eta abar ilustratu ditu. Marrazketa eta pintura tailerrak ere eman ditu. 2018an, Euskadi Literatura Saria jaso zuen, ilustrazio atalean, La pequeña Roque liburuan egindako lanagatik.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
ABERASTU ZURE BARNEA
"Krisi hau udaberriarekin batera iritsi zaigu. Nahiko nuke gure ekintzak kudeatzen eta bizitzan benetan axola duena baloratzen jakingo bagenu, baita ingurune naturalak gure sendakuntzan duen balioaz jabetuko bagina ere."