Haurrentzako ipuin kontaketa, Amaia Puinek eskainia. Ilargia lapur ipuina entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 13an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Maiatzaren 13ko saioa entzungai: gaurko gonbidatuak Sara Zozaya (musikaria) eta Imanol Galdos (Donostia Kulturako Nazioarteko harremanen arduraduna). Argitaratu berri duen «(I)» lanari buruz aritu da Zozaya eta Europe at Home egitasmoaz Galdos. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Mikel Valverde (Gasteiz, 1966). Ilustratzaile izateaz gain, idazlea ere bada. Arte Ederretan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean, Teknika Grafikoen espezialitatean. Haur eta gazte literaturan egindako lanagatik nabarmentzen da. Horretaz gainera, komikiak sortu ditu, eta agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu. Prentsa eta aldizkarietan kolaboratzaile dihardu. Sarien artean, hauek nabarmendu daitezke: SM Fundazioaren Nazioarteko Ilustrazio Saria, 2005ean, eta Euskadi Literatura Saria, ilustrazioaren atalean, 2017an.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus -etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
MUNDUA LAU PARETAREN ARTEAN
"Lagun ilustratzaile batek esan zidan liburu bat objektu magikoa dela: beste bizitza eta garai batzuetara eramaten zaitu, eta emozioak modu bereziki bizian bizitzeko aukera ematen du. Uste dut ezin dela hobeto esan."