Haurrentzako ipuin kontaketa, Iraitz Lizarragak eskainia. Ximunen baratzea ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan. Ipuina zeinu hizkuntzan eskainiko du Eskuaireko Bego Gonzalezek.
Bideoa maiatzaren 14an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Iraitz Lizarragak eskainia. Ximunen baratza ipuina entzun eta ikusi ahal izango da Youtubeko gure kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 14an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Maiatzaren 14ko saioa entzungai: gaurko gaia Katakrak eta digitalizazioa izan da eta gonbidatuak Hedoi Etxarte (Katakrak-eko langilea) eta Maite Goñi irakaslea izan dira. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Ainara Azpiazu Axpi (Hernani, 1980). Euskal Herriko Unibertsitatean, Soziologian lizentziatu eta gero, Arte Ederrak ikasi zituen. Ondoren, "Ars In Fabula, Master in Illustrazione per l'editoria" masterra egin zuen Maceratan, Italian. Komikiak argitaratzen ditu hainbat aldizkaritan. Aldi berean, horma-irudi ugari egin ditu, Donostialdean batez ere. Haur literaturan ere lan franko egina du. Bere azken liburuak dira: Nire amama ni bezalakoa da, ume bat, eta argitaratzear dagoen Nire gorputzean bizi naiz.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
UDABERRIA ETXEALDIAN
"Bi ideia daude irudi honen atzean. Batetik, natura; bestetik, gizakiok eta etxealdi honi aurre egiteko erak. Naturak bere erritmoak jarraitzen ditu, guk gure martxa erabat aldatuta ere, txoriak, landareak eta udaberria loratu egiten dira, berdin berdin. Bestetik, leihoetako jendea, bakoitza gauza batean, egun hauetan entzun eta ikusi ditugun jarrera ezberdinetan, gure harteko harremanak, etxealdian egoteko modu anitzak, jarrerak, eta abarrak."