Haurrentzako ipuin kontaketa, Kattalin Ansorenak eskainia. Ttip eta Ttup ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa maiatzaren 15an 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Haurrentzako ipuin kontaketa, Kattalin Ansorenak eskainia. Ttip eta Ttup ipuina online entzun eta ikusi ahal izango da gure gure gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Bideoa apirilaren 15ean 16:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Martxoaren 30ean hasi ziren Ipuinaren Orduaren saio birtualak, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saioa egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira) eta larunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.
Maiatzaren 15eko saioa entzungai: gaurko gaia Antton Telleria eta lapurtar kortsarioak izan da. Antton Telleria izan da gonbidatu nagusia. Egunero bezala, Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao kolaboratzaileek ere beren tartea izan dute irratsaioan.
DK Irratiko Ispilu beltza saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da.
Astelehenetik ostiralera bi orduko saioa aurkezten du egunero Oier Aranzabal esatariak.
Irratia zuzenean entzuteko bi aukera daude:
1.- DK Irratiaren webgunean
2.- Frekuentzia Modulatuko (FM) 107.4 frekuentzian.
Horretaz gain, badago «Ispilu beltza» zuk nahi duzun unean entzuteko aukera ere bai.
Gogoratu DK Irratiak eguneko 24 ordutan emititzen duela. Kontsultatu programazio osoa eta podcasten saila.
Iraia Okina (Durango, 1980). Arte Ederretan lizentziatua, hasieran irakaskuntza eta ilustratazaile lanak uztartu zituen. Gaur, irudigile bezala dihardu, eta ilustrazioaz gain, pintura, artisau-lan eta txotxongiloen alorretara gerturatu da. Bere lanak bai aldizkarietan bai liburu eta karteletan aurki ditzakegu, eta hainbat erakusketatan agertu dira bere margoak. 2008an, II. Etxepare Beka lortu zuen Zirkua Amets lanagatik; 2013an, Japoniako ilustratzaileen elkarteak Fine Work aipamena eman zion; eta, urte berean, Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoan Urrezko plaka jaso zuen Ilargia esnatu da lanagatik.
Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da astelehenetik ostiralera, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.
ETXEAN
"Etxean geratu eta bere mamuen aurka borrokatuko da lagun bihurtzeraino. Bere gorputza entzunez, denboragabetasunean, lurra aurkitu eta benetan garrantzitsua dena aintzat hartuz, zainduko da eta zainduko ditu ingurukoak, etxea argituz."